Inauterietako prestaketa lanekin abian dira lizartzarrak, eta urteroko moduan, inauterietako dantzak prestatzeko entseguak antolatu ditu Otsolar dantza taldeak. Pasaden astean egin zuten lehen saioa, eta hemendik aurrera ostiralerako elkartuko dira, 16:15etan, Gunen. 8 urtetik aurrerako herritarrek ahalko dute parte hartu, doan.