Marrazki lehiaketa antolatu dute Lizartzan

Ataria 2024ko urriaren 1a

Datorren urteko egutegia osatzeko marrazki lehiaketa antolatu dute Lizartzako Udalak eta Kalamatrik Euskara eta Kultura taldeak elkarlanean. Urriaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.

Parte hartzaileek Lizartzako txokorik gustukoena hautatu ostean, hori marrazki, pintura edo ilustrazio bihurtu beharko dute. Urriaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira lan guztiak udaletxean edo kalamatrike@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!