Desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa egingo dute Lizartzan

Ataria 2024ko urriaren 1a

Ikastaroa doakoa izango da eta interesa dutenek urriaren 8a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean.

Lizartzako Udala osasun zentroaren aurreko kalean desfibriladorea ezartzera doa, eta herritarrek hori erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du. Hain justu, urriaren 12an, 9:00etatik 13:00etara, udaletxean izango da. Ikastaroa doakoa izan arren, urriaren 8a baino lehen eman beharko da izena udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!