Jurgi Errandonea eta Onditz Esnaola izan dira garaile Lizartzan

Ataria 2024ko irailaren 24a

Igandean Lizartzan jokatu zen 16 urtez azpikoen dantza solte txapelketa irabazi du bikote lizartzar eta andoaindarrak.

Gipuzkoako Dantza Biltzarrak, Otsolar Dantza Taldeak eta Lizartzako Udalak antolatutako dantza solte txapelketa jokatu zen igandean Lizartzako eliza atarian.. Denera, 16 urtez azpiko bederatzi bikote gipuzkoar aritu ziren lehian, eta iaz bezala, Onditz Esnaola herritarrak eta Jurgi Errandonea andoaindarrak osatutako bikotea izan zen irabazlea. Bigarren postuan, berriz, Nora Davila zizurkildarra eta Julen Lertxundi asteasuarra izan ziren.

Txapelketa positiboki baloratu dute dantza taldeko kideek, eta dantzaren transmisioa bermatzen ari dela aitortu dute: «Dantzariak solte txapelketa baten ikustea, hain gazte eta horrelako indarrarekin zoragarria da».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!