IV. Plazaz Plaza txapelketa irabazi du Irati Zabalak

Ataria 2024ko irailaren 17a

IV. Plazaz Plaza txapelkeatren sari banaketa. Irati Zabala, pilotarien artean, eskuinean. EDUARDO AGIRRE

Ados Pilota elkarteak antolatutako IV. Plazaz Plaza txapelketa irabazi du Irati Zabala lizartzarrak, Iera Agirre Iturriaga aurrelariarekin batera.

Donostiako Trinitate plazan jokatu zen finala igandean, eta partida 22-20 irabazi zieten Maite Ruiz de Larramendi Mujikak eta Ainhoa Ruiz de Infantek osatutako bikoteari.

Partidarik galdu gabe iritsi ziren bi bikoteen arteko lehia gogorra espero zen eta horrela izan zen. Hasiera hobea eman zioten partiduari bikote aurkariak. Atzean Larramendi Mujika nagusi izaten ari zen eta Ruiz de Infantek errematean asmatuz, markagailuan gaindiezina zirudien zuloa irekitzea lortu zuten. Baina Agirre Iturriaga leitzarrak eta Zabalak ez zuten etsi, eta lan handia eginez 14-15 hurbiltzea lortu zuten. Une horretan Agirre Iturriagak kolpe handia hartu zuen buruan. Zorionez, ez zuen partidan jarraitzeko arazorik izan eta ordutik aurrera gainera joko hobea eginez partida irabaztea lortu zuten bi tantoko aldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!