Anttoni Esnaola lizartzarrak 100 urte egin ditu

Ataria 2024ko irailaren 16a

Anttoni Esnaola Soroa lizartzarrak 100 urte bete ditu, eta Lizartzako udalak omenaldi xumea egin dio. Hain justu, 1924ko Irailaren 15ean jaio zen Soroanea baserrian. Juan Ibargurenekin ezkontzean Bentatxurin jarri ziren bizitzen, eta ondoren Uharte etxera pasa ziren. Lau seme alaben ama da Anttoni Esnaola: Juani, Fernando, Mitxel eta Mari Sol. Gaur egun Juani alabarekin bizi da, birramona ere egin dutelarik.

Bada, Lizartzako Udalak lore sorta bat eta eta bere izena jartzen duen lepoko zapi bat oparitu dio, eta Lizartzako herritarren eskutik besarkada handi bat ere eman die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!