Lizartzako jaiak 2024

Herri krosa, eguna hasteko

Ataria 2024ko irailaren 7a

Egun betea dute aurretik lizartzarrek. Ostegunean hasi eta bihar arteko egitaraua prestatu dute herriko jaiak behar bezala ospatzeko, eta gaurkoan herri krosarekin hasi dute eguna.

 
EGITARAUA

Gaur, larunbata

  • 10:00. Diana Lizartzako gaiteroekin.
  • 10:30. Herri krosa.
  • 12:00. Lizartzako erraldoien eta buruhandien kalejira gaiteroekin.
  • 17:30. Pilota partidak.
  • 19:00. Sagardo eta pintxo dastatzea.
  • 19:30. Kalejira Lizardi txistulari taldearekin, ermitatik abiatuta.
  • 21:00. Afari herrikoia, plazan.
  • 00:00. Zezen suzkoa.
  • Erromeria, Bide Batez taldearen eskutik.

Bihar, igandea

  • 09:30. Diana Lizardi txistulari taldearekin.
  • 11:00. Meza Nagusia Sagrarioko ermitan.
  • 11:30. Haurren arteko pilota partidak.
  • 12:30. Dantza soka.
  • 13:00. Otsolar dantza taldearen emanaldia.
  • 16:30. Mus txapelketa herrikoia, plazan. Izen-ematea: doan.
  • 17:00. Pituxa eta Otxokuren Etorkizuneko ispilua disko-festa.
  • 19:00. Eñaut Elorrietaren kontzertua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!