Lizartzako jaiak 2024

Ostegunetik igandera ospatuko dituzte festak Lizartzako herritarrek

Ataria 2024ko ira. 4a, 11:59

Bihar hasiko dira Lizartzako festak eta Onditz Esnaolak botako du jaien hasierako suziria; jaietako azken hitzordua, berriz, Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da, igandean.

Lizartzako jaiak bihar hasi eta igandera bitarte ospatuko dituzte. Egitaraua Isk&Bila txarangak zabalduko du, bihar, 19:30ean eta, aurten, Onditz Esnaolak botako du jaien hasierako txupinazoa, hain zuzen, Gipuzkoako dantza suelto txapelketako gaztetxoen mailako txapeldunak.

Ostiralerako zein larunbaterako, berriz, egun osoko egitarauak prestatu dituzte eta denetariko jarduerak izango dituzte, besteak beste, kirol ikuskizunak, bertso saioak, herri bazkari zein afaria eta zuzeneko musika emanaldiak. Haurrek ere izango dute eurentzako tarterik, hainbat jarduera propio ere prestatu dizkiete-eta, hain zuzen, danborrada, bazkaria eta denetariko jolasak.

Igandean bukatuko dira jaiak, eta, goizetik hasita, egun osoan izango dituzte jarduerak. Festetako azken hitzordua, berriz, Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da, 19:00etan.

  • EGITARAUA
    • OSTEGUNA, IRAILAK 5
      19:30. Kalejira Isk&Bila txarangarekin, Ermitatik abiatuta.
      20:00. Txupinazoa Onditz Esnaolaren eskutik, Gipuzkoako dantza suelto txapelketako txapelduna, gaztetxoen mailan.
      20:05. Haurren danborrada.
      20:30. Patata tortilla erraldoia eta postrea.
    • OSTIRALA, IRAILAK 6
      10:00. Diana Lizardi txistulari taldearekin.
      10:30. Crossfit eta herri kirolak 
      haurrentzat.
      12:00. Hamaiketakoa ostatuko
       terrazan.
      13:00. Bertsolariak ostatuko 
      terrazan: Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.
      14:00. Haurren bazkaria.
      14:30. Helduen bazkaria ostatuan (60 urtetik gorakoentzat).
      16:00. Puzgarriak eta zezen mekanikoa..
      18:00. Frontenis txapelketa herrikoiaren finala.
      19:00. Zutik elektrotxaranga.
      21:00. Herri afaria.
      22:30. Irrintzi saioa.
      23:00. Zezen suzkoa.
      Eta ordu berean, erromeria Laket taldearen eskutik.
      01:30. Bingoa.
      02:00. DJ Naza.
    • LARUNBATA, IRAILAK 7
      10:00. Diana Lizartzako gaiteroekin.
      10:30. Kros herrikoia.
      12:00. Lizartzako erraldoien eta buruhandien kalejira gaiteroekin.
      17:30. Pilota partidak.
      19:00. Sagardo eta pintxo dastatzea.
      19:30. Kalejira Lizardi txistulari taldearekin, ermitatik abiatuta.
      21:00. Afari herrikoia, plazan.
      00:00. Zezen suzkoa.
      Erromeria, Bide Batez taldearen eskutik.
    • IGANDEA, IRAILAK 8
      09:30. Diana Lizardi txistulari taldearekin.
      11:00. Meza Nagusia Sagrarioko ermitan.
      11:30. Haurren arteko pilota partidak.
      12:30. Dantza soka.
      13:00. Otsolar dantza taldearen emanaldia.
      16:30. Mus txapelketa herrikoia, plazan. Izen-ematea: doan.
      17:00. Pituxa eta Otxokuren 
      Etorkizuneko ispilua disko-festa..
      19:00. Eñaut Elorrietaren 
      kontzertua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!