Zabalak San Fermin Txapelketa irabazi du

Ataria 2024ko uztailaren 15a

Iturriagarekin batera 22-17 irabazi diote Oskoz-Galeano bikoteari, Ados Pilotak antolatu duen txapelketan.

Iruñeko Labrit pilotalekuan lortu du Irati Zabala pilotari lizartzarrak binakako San Fermin Txapelketa. Iturriaga aurrelariarekin batera jantzi du txapela, Oskoz eta Galeano bikoteari 22-17 irabazita. Ados Pilota elkarteak antolatu duen txapelketaren finala oso gogorra eta emozioz beterikoa izan da. Bi bikoteek izan dute garaipena lortzeko aukera momentu oro, baina amaiera hobea emanaz Iturriaga eta Zabala izan dira garaile.
 
Lau eta erdiko txapelketa ere jokatu da, eta bertan Zabaletak 22-11 irabazi dio Barrokali.
 
Argazkiak: Ados Pilota

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!