Dantzak girotu du herria

Ataria 2024ko ekainaren 1a

Dantza eta festa uztartzen ari dira gaur Lizartzan, Erromeri eguna ari baitira ospatzen.

Eguerdian dantzarien kalejira egin dute herrian zehar, eta ondoren emanaldia eskaini dute pilotalekuan. Plazan egitekoa zen, baina euriagatik pilotalekuan egin dute. Tolosako Udaberri dantzari taldeko eta Lizartzako Otsolar dantza taldeko dantzariek hartu dute parte.

Txikitxoenetik hasi eta helduetara, euren dohainak erakutsi dituzte, bertara gerturatu diren herritarren gozamenerako. Bazkari herrikoian elkartu dira gero, eta arratsaldean erromeriak jarraitu du, Malkogarriyak taldearekin. Jan-edana ere ez da faltako, sagardo eta pintxo dastaketa izango baita.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!