Lizartzatik Aristerrazura joateko irteera egingo dute igandean

Ataria 2024ko maiatzaren 21a

Lizartzako plazatik irtengo da autobusa, 17.00etan, eta itzulerako autobusa, berriz, 21:00etan izango da. Aurrez eman beharko da izena.

Aristerrazuko erromeriara joateko irteera antolatu du Lizartzako Otsolar Dantza Taldeak. Igandero egiten dute dantzaldia Andatzako Aristerrazu plazan, eta Lizartzako dantzariek ere bat egin dute datorren hitzorduarekin. Igandean irtengo da autobusa, 17:00etan, herriko plazatik. Itzulerako autobusa, berriz, 21:00etan izango da. Animatzen diren herritarrek aurrez eman beharko dute izena udaletxean edo 638 889 163 (Nagore) zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!