Begiraleak behar dituzte Lizartzako udaleko irekietarako

Ataria 2024ko maiatzaren 14a

Interesa dutenek maiatzak 31a baino lehen aurkeztu beharko dute curriculuma udaletxean edo lizartza@lizartza.eus helbidera bidalita.

Aurten ere udaleku irekiak egingo dituzte Lizartzan, eta begirale bila dabiltza. Bertan parte hartzeko interesa dutenei 18 urteak beteak izatea eta euskara egoki menderatzea eskatuko zaie. Horrez gain, herrikoa izatea eta begirale titulua edo esperientzia izatea ere baloratuko zaie.

Maiatzaren 31a baino lehen eman ahalko da izena, eta horretarako curriculuma aurkeztu beharko da udaletxean edo lizartza@lizartza.eus helbidera bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!