Ekainari dantzan emango diote ongietorria Lizartzan

Ataria 2024ko maiatzaren 15a

Lizartzako Udalaren babesarekin antolatu du Otsolar dantza taldeak, hamargarren aldiz, erromeri eguna. Ekainaren 1ean izango da, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

Kalejiran hasiko dute eguna, 12:00etan, eta ondoren, dantza emanaldiak egingo dituzte plazan. Bertan, herriko dantza taldea ez ezik, Tolosako Udaberri dantza taldeko dantzariak ere izango dira. Indarrak berreskuratzeko, 14:30etan, bazkari herrikoia egingo dute plazan, eta dagoeneko bazkarirako tiketak erosteko aukera zabalik da. Interesa dutenek maiatzaren 29a arte izango dute horiek eskuratzeko aukera, ostatuan, udaletxean edota Lizar dendan.

Arratsaldean, berriz, Malkogarriyak taldearen eskutik erromeria izango da plazan, 18:30etan. Sagardo eta pintxo dastaketarekin emango diote amaiera egunari, 19:00etan. Antolatzaileek garaiko euskal jantziekin parte hartzera animatu nahi izan dituzte herritarrak.

EGITARAUA

  • 12:00. Dantzarien kalejira herrian zehar.
  • 13:00. Dantza emanaldia plazan:
    • Udaberri Dantza Taldea (Tolosa)
    • Otsolar Dantza Taldea (Lizartza)
  • 14:30. Bazkari Herrikoia.
  • 18:30. Erromeria: Malkogarriyak.
  • 19:00. Sagardo eta pintxo dastaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!