Otsabio kirol taldeak bere eguna ospatu du larunbatean.Urtero bezala, aurten ere herritarren parte hartze zabala espero dute, «naturaz disfrutatuz, bazkaritxo bat lagunartean eginez eta mahai ondorengo solasaldi edota jokoetan ondo pasatuz».
Herritarrek mendian igaroko dute goiza eta bi ibilbide izango dituzte aukeran. Batetik, 13 kilometroko ibilbide luzea izango da. Herriko plazatik abiatuko dira 10:00etan, eta Batza eta Zakar mendietatik igaro ostean, Goltzurko zelaian emango diote amaiera. Bestetik, 3,4 kilometroko ibilbide motza ere egin ahalko dute. 11:30etan emango diote hasiera, eta hauek Narbaitzu eta Orexatik igaroko dira. Bi ibilbideak 13:30etan amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek. Bestalde, haur eta gazteen herri kirol saio izango da, 12:30etan.
Lanak amaituta, bazkaria egingo dute 14:30etan, eta dagoeneko zabalik da txartelak erosteko aukera. Helduen txartelek 20 euroko prezioa izango dute, eta haurrenak, berriz, 10 eurokoa –2007az geroztik jaiotakoak–. Osteguna arte izango dira erosteko aukera, ostatuan, udaletxean edo Lizar dendan. Euria eginez gero, bazkaria frontoian egingo da.
Arratsaldean ere festak ez du etenik izango, eta 16:00etatik aurrera museko eta tokako txapelketak egingo dituzte. Egunean zehar Otsabio Kirol Elkarteko kirol arropa erosteko aukera ere izango da.
EGITARAUA
- Goizeko ibilbideak, plazatik abiatuta:
- 10:00. Ibilbide luzea (13 kilometro).
- 11:00. Ibilbide motza (3,4 kilometro).
- 12:30. Haur eta gazteentzako herri kirolak Goltzurko zelaian.
- 14:30. Bazkaria.
- 16:00. Mus txapelketa.
- 17:00. Toka txapelketa.