Orain arte Euskal Herrian egon diren mugimendu feministen gaineko ezagutza zabaldu nahi duen orok, Lizartzan izango du horretarako aukera. Izan ere, Emagin elkarteak 'Gure genealogia feministak' hitzaldia egingo du ostegunean, 18:00etan, Lizartzako udal aretoan. Bertan, gainera, Zaintza Ehuntzen taldearen aurkezpena egingo dute.