Zabalak ezin izan du binakako finalera pasa

Ataria 2024ko apirilaren 8a

Argazkia: ADOS PILOTA

Ados Pilota elkartearen binakako txapelketaren finalerdia galdu du lizartzarrak Zabaletarekin batera, Ruiz de Infante eta Galeanoren aurka.

Oso gertu izan dute Irati Zabalak eta Zabaleta bere aurrelariak finalerako txartela, baina azkenean 20-22 galdu dute Ruiz de Infante eta Galeanoren aurka. Labriten jokatu dute finalerdia, eta txapelketa guztian zehar egon den emozioa izan da nagusi partida osoan zehar. Tentsio handiko partidan lau pilotari handiren arteko lehia ederra ikusi dute pilotalekura joan diren pilotazaleek. Bi bikoteek azken unera arte aukera izan dute garaipena erdiesteko baina urdinek amaieran partida iraultzea lortu dute finalerako txartel preziatua eskuratuz.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!