Aizkorrin barrena

Ataria 2024ko martxoaren 18a

Lizartzako Otsabio Kirol Elkarteak antolatutako 'Ezetz 4!' erronkaren barruan egin zuten atzo Aizkorri-Aratzera irteera.

Otsabio Kirol Elkarteak antolatutako Ezetz 4! erronkaren bosgarren irteera egin zuten atzo goizean Aizkorri-Aratzera. Herritar ugarik parte hartu zuten, eta irteera guztietan bezala, bi ibilbide izan zituzten aukeran; ibilbide laburrak 10 kilometro eta 450 metroko desnibela zuen eta ibilbide luzeak, berriz, 18 kilometro eta 1.100 metroko desnibela. Abiapuntua bi kasuetan Arantzazu izan zen, baina ibilbide laburrean Urbiara igoera izan zuten helburu, eta luzean Aizkorrira.

Elkarteko kideek kontatu bezala, eguraldi «bikaina» izan zuten eta «ikaragarri» disfrutatu zuten. «Mundiala izan zen giroa, tenperatura eta bistak, eta Urbian ederto bazkaldu genuen. Mendiak asko ematen du».

Datorren hitzordua apirilaren 21ean izango dute eta Zumaiako Flyshetara egingo dute irteera. Informazio gehiago aurrerago zabaltzen joango direla jakinarazi dute elkartetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!