M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2024

Emakumeen nazioarteko egunaren bueltan ekintza ugari antolatu dituzte Lizartzan

Ataria 2024ko otsailaren 20a

Lizartzako Udalak herriko zenbait eragileekin batera egitarau morea antolatu dute maiatza hasierarako; lilatoiaz, afariaz eta ahozkotasunaren galaz gozatzeko aukera izango dute lizartzarrek.

Martxoa morez jantzita hasiko dute Lizartzan. Izan ere, emakumeen nazioarteko egunarekin bat eginez zenbait ekintza antolatu dituzte. Martxoaren 3an hasiko dute egitaraua eta urtero Donostian egiten den Lilatoian parte hartuko dute. Horretarako autobusa antolatu dute, 8:30etan, Joxe Mari aparkalekutik aterata. Doakoa izango da, baina interesa dutenek aurretik eman beharko dute izena otsailak 27a baino lehen udaletxean.

Martxoaren 8an, berriz, elkarretaratzea egingo dute, 19:00tan, plazan. Ondoren, emakumeen afaria egingo dute ostatuan. Bertan izena emateko azken eguna martxoaren 6a izango da eta 25 euro ordaindu beharko dira. Datorren egunean, martxoaren 9an, emango diote amaiera programazioari. Egun horretarako ahozkotasunaren gala antolatu dute, 18:00tan, udal aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!