Lizartzatik Aiako Harrietara

Ataria 2024ko urtarrilaren 22a

Lizartzako Otsabio Kirol Elkarteak antolatutako Ezetz 4! erronkaren barruan egin zuten atzo Aiako Harrietara irteera.

Eguraldi eguzkitsua izan dute oraingoan Lizartzako mendizaleek. Hain zuzen, Otsabio Kirol Elkarteak antolatutako Ezetz 4! erronkaren hirugarren irteera egin zuten atzo goizean Aiako Harrietara. Herritar ugarik parte hartu zuten, eta irteera guztietan bezala, bi ibilbide izan zituzten aukeran; ibilbide motzak 6 kilometro eta 450 metroko desnibela izan du, eta luzeak, berriz, 12 kilometro eta 800 metroko desnibela. Elkarteko kideek adierazi bezala, «paraje zoragarriez eta adiskideez gozatu dugu, aterpetxean mokadu bat jan eta arratsaldean etxera egin genuen buelta».

Datorren hitzordua martxoaren 17an izango dute eta Aizkorri-Urbia egingo dute. Horrez gain, eskiatzera joateko irteera ere antolatu dute otsailaren 24 eta 25eko asteburuan. Izen ematea otsailaren hasieran irekiko da, eta informazio gehiago aurrerago zabaltzen joango direla jakinarazi dute elkartetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!