Gabonetako jarduera ugari izango dituzte Lizartzan

Ataria 2023ko abenduaren 26a

Joste tailerraren lehen saioa izango dute gaur, 16:00etatik 17:30etara, Kulturgunean; oraindik izena emateko aukera izango da WhatsApp bidez, 649 497 393 (Itziar) edo 609 913 455 (Irati) telefono zenbakietara idatziz.

Gabon hauetan Lizartzako gaztetxoek izango dute zertaz gozatu. Izan ere, Lizartzako Udalak eta herriko ostatuak ekimen ugari antolatu ditu egun hauetarako. Gaur emango diote hasiera ekimenari eta joste tailerra izango da lehen ekimena. Makinaz poltsa bat egiten ikasiko dute gaur, 16:00etatik 17:30etara, Kulturgunean izango den saioan. 10 urtetik aurrerakoek eman ahalko dute izena eta plaza mugatuak izango dira, 8 pertsonek osatuko baitute taldea.

Interesatuek oraindik izena eman ahalko dute WhatsApp bidez, 649 497 393 (Itziar) edo 609 913 455 (Irati) telefono zenbakietara idatziz. 10 euro ordaindu beharko dira gaur bertan. Hurrengo saioa ostegunean izango da.

Egitaraua

Abenduak 26 eta 28

  • 16.00-17.30. Joste tailerra, Kulturgunean. Adina: 10 urtetik aurrera eta plaza mugatuak (8 pertsona). Prezioa: 10 euro bakoitzak (egunean bertan). *Izen ematea WhatsApp bidez, 649 497 393 (Itziar) edo 609 913 455 (Irati) telefono zenbakietara idatziz.

Abenduak 27

  • 16.00. Marrazki lehiaketa, Ostatuan.

Abenduak 29

  • 16.30. Txuri Urdinera irteera, Jose Mariko aparkalekutik abiatuta. Adina: 8 urtetik aurrera. Prezioa: 10 euro bakoitzak (egunean bertan). Izen ematea WhatsApp bidez, 649 497 393 (Itziar) edo 609 913 455 (Irati) telefono zenbakietara idatziz.

Abenduak 30

  • 11.00. Truke azoka, udal aretoan.

Urtarrilak 3

  • 16.00. Talo tailerra, Ostatuan.

Urtarrilak 4

  • 11.00. Eskulanak, Kulturgunean. Adina: 12 urte edo txikiagoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!