Martxan da 'Ezetz 4!' mendi erronka

Ataria 2023ko azaroaren 26a

Otsabio Kirol Elkarteak antolatuta, Amezketako Pernandoren ibilbidea egin zuten atzo 44 parte hartzaileek; 37 herritar animatu ziren ibilbide motza egitera eta zazpi herritarrek ibilbide luzea egin zuten.

Hirugarren erronka martxan du dagoeneko Lizartzako Otsabio Kirol Elkarteak, Ezetz 4! lelopean. Ekaina bitarte, zazpi mendi irteera antolatu ditu elkarteak eta atzo egin zuten lehena. Amezketako Pernandoren ibilbidea egin zuten 44 mendizaleek eta bi ibilbide izan zituzten aukeran; 37 herritarrek ibilbide motza aukeratu zuten eta zazpi herritarrek, berriz, ibilbide luzea.

Datorren hitzordua urtarrilak 20ko asteburuan izango dute eta Belaguara joango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!