Euskal musikari begirada bat 200 binilotan izeneko erakusketa dute ikusgai egunotan Lizartzako udal aretoan. Honekin batera, Nokono bakarlariak kontzertua eskainiko du azaroaren 28an 18:30ean udal aretoan. Bertan, Soroko lore eder lirainena diskoaren abestiak aurkeztu eta erakusketarekin bat datozen zenbait euskal klasiko ere interpretatuko ditu.