Begirale izateko ikastaroa jarriko dute martxan Lizartzan

Ataria 2023ko azaroaren 13a

Lizartzako Udalak kostuaren %50a bere gain hartuko du eta praktikak herrian bertan egiteko aukera eskainiko die parte hartzaileei.

Begirale izateko ikastaroa abiatuko du Lizartzako Udalak. Bertan parte hartu nahi dutenek bi baldintza bete beharko dituzte. Batetik, 2006an edo lehenago jaiotakoak izan behar dutela, eta bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua izan beharko dutela. Udalak jakinarazi duenez, kostuaren %50a bere gain hartuko du eta praktikak herrian bertan egiteko aukera eskainiko du.

Informazio gehiago jasotzeko edo interesa dutenek Irati (609 91 34 55) eta Itziarrekin (649 49 73 93) jarri beharko dira harremanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!