Lizartzarrek izango dute zer ikusi eta zertaz gozatu

Ataria 2023ko azaroaren 13a

Kultur egitarau zabala antolatu dute Lizartzan; hilaren 24an emango diote hasiera Iñaki Perurena harri jasotzailearen hitzaldiarekin, eta euskararen egunarekin emango diote amaiera.

Azaroa agurtzeko eta abenduari ongi etorria emateko kultur ekitaldi ugari izango dituzte Lizartzan. Hilaren 24an emango diote hasiera kuturaldiari, eta egun horretan Iñaki Perurena harri jasotzaileak hitzaldia eskainiko du 19:00tan, udal aretoan. Besteak beste, erakusketa, irteera eta kontzertuak ere izango dituzte aukeran herritarrek.

Euskararen egunean, abenduaren 3an emango diote amaiera eta bakarrizketa berezia izango dute Txikiren eskutik, Euskaldunen jatorria, historia eta irria lelopean. Bakarrizketa 19:00tan izango da, herriko gunean.

Gainera, Otsabio Kirol Elkarteak antolatutako Ezetz 4! erronka ere izango dute tartean. Hilaren 25ean izango dute lehen irteera eta Amezketara joango dira Pernandoren ibilbidea egitera.

EGITARAUA

Azaroak 24, ostirala

  • 19.00. Hitzaldia: Iñaki Perurena. Harria. Udal aretoan.

Azaroak 25, larunbata

  • 9.00. Otsabio Kirol Elkarteak antolatuta, Pernando amezketarraren ibilbidea, Herriko plazatik.
  • 19.00. Kontzertua: Esti Markez. Herriko plazan.

Azaroak 26, igandea

  • 18.30. Zinema: 'Irati'. Udal aretoan. *18 urtetik gora.

Azaroak 27, astelehena

  • 19.00. Erakusketa: Joxean Arrue, 'Euskal musikari begira bat 200 binilotan'. Udal aretoan.

Azaroak 29, asteazkena

  • 18.30. Tailerra: Balerdipekoak. Herriko elkartean. *Izena eman behar da aurrez udaletxean eta 5 euro (3 pintxo elaborazio) ordaindu behar ditu parte-hartzaile bakoitzak.

Abenduak 1, ostirala

  • 20.00. Bertso-poteoa: Amaia Agirre eta Unai Mendizabal. Herriko ostatuan.

Abenduak 2, larunbata

  • Irteera: Lizartza/Gaztelu. Herriko plazatik.

Abenduak 3, igandea. Euskararen Eguna

  • 19.00. Bakarrizketa Txikiren eskutik, 'Euskaldunen jatorria, historia eta irria'. Herriko gunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!