Onditz Esnaola eta Jurgi Errandorena izan dira garaile

Ataria 2023ko azaroaren 13a

Euskal Herriko dantza solte txapelketako 45. edizioa jokatu zen atzo, Bergaran; epaimahaiaren iritziz, lizartzarra eta andoaindarra izan ziren onenak.

Oinkari dantza taldeko Onditz Esnaola lizartzarrak eta Jurgi Errandonea andoaindarrak irabazi dute atzo jokatu zen Euskal Herriko bikote gazteen 45. Dantza Solte Txapelketa, Bergarako Seminarixoan. Sari nagusia irabazteaz gain, jantzi onenen saria ere haiek eskuratu zuten.

Bost bikote onenak honako hauek izan dira:

  1. Onditz Esnaola (Lizartza) eta Jurgi Errandonea (Andoain). Garaikurra, txapela eta zapia eta 180 euroko saria.
  2. Enara Artola eta Mikel Esnaola (Lezo). Garaikurra eta 160 euro.
  3. Ihintza Erauskin (Lezo) eta Danel Castillo (Pasai Donibane). Garaikurra eta 150 euroko saria.
  4. Alaitz Elorza eta Aner Elorza (Azpeitia). Garaikurra eta 140 euroko saria.
  5. Jare Labaka eta June Izagirre (Azpeitia). Garaikurra eta 130 euroko saria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!