Peio Etxeberria nagusitu zaio Erik Jakari

Tolosaldeko Ataria 2023ko urr. 13a, 15:33

22-9 hartu zuen atzo mendean pilotari lizartzarra. Zenozkoak norgehiagoka handia jokatu zuen, eta erraz nagusitu zen.

Atzo jokatu zen Sorian (Espainia), lau eta erdiko pilota txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen partida. Peio Etxeberriak 22-9 irabazi zion Erik Jakari.

Partidan hasieratik nagusitasuna erakutsi zuen Zezko pilotariak, azken emaitzak erakusten duen gisan. Jokoaren ekimena izan zuen eta pilota bizi eta abiaduraz mugitu zuen. Lizartzako pilotariari ez zion bere jokoa egiten utzi Etxeberriak. Erasora jokatzen duen pilotaria da Jaka, baina atzo, ordea, tanto gehienetan defentsan jardun behar izan zuen.

Partidaren amaieran aitortu zuen bezala, ez zuen arerioaren jokoan eragitea lortu. EITBri egindako adierazpenetan haserre agertu zen pilotari lizartzarra: «Erraztasun handiak eman ditut. Erabaki txarrak hartu ditut, eta ez dut ezertan asmatu. Pilotaka bakoitzean duda egin dut, eta, maila honetan duda egiten baduzu, ordaindu egiten da. Oso gaizki jokatu dut, eta gaur kosta egingo zait lo hartzea. Gozoki baten parekoa izan naiz, eskola bateko patioko hamaiketakoan. Bi partida geratzen zaizkit, eta ezinbestean irabazi beharko ditut».

Gaur jokatuko da ligaxkako beste multzoko lehen partida. Elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Amezketan, herrikoa bertakoa den Jokin Altunak eta aldameneko herrikoa den Iñaki Artola alegiarrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!