Inauterietako dantzak prestatzeko entseguak antolatu dituzte Lizartzan

Ataria 2023ko urriaren 11

Lehen entsegua urriaren 20an, ostiralean egingo dute, 17:00etatik 18:00etara, Gunean. Saioak ostiralero ordu eta leku berean izango dira.

Tolosako inauteriak sona handia dute Euskal Herrian, baina eskualdean baditugu tradizio handiko eta izaera propioa duten beste inauteri batzuk ere. Horien artean, esaterako, Lizartzako inauteriak daude. Giro ederrean ospatzen dituzte urtero lizartzarrek, eta dagoeneko datorren urteko inauterietako antolaketari ekin diote. Izan ere, inauterietako dantzak prestatzeko entseguak antolatu ditu Otsolar dantza taldeak, eta lehen entsegua urriaren 20an, ostiralean egingo dute, 17:00etatik 18:00etara, Gunean. Saioak ostiralero ordu eta leku berean izango dituzte.

Entseguak doakoak izango dira eta 8 urtetik aurrerako herritarrek parte hartu dezakete bertan. Izena emateko interesa dutenek Josune Zubeldiarekin jarri beharko dute harremanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!