Auto elektrikoen gorakadak herri desberdinetan karga-puntuen instalazioa ekarri du. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan auto elektrikoak kargatzeko puntua instalatzeko proiektua abiatu zuen, eta Lizartzak ere bat egin du horrekin. Pilotaleku ondoko aparkalekuan ezarri dute birkarga puntua, eta martxan da dagoeneko.