Xubane Uribarrena omendu dute Lizartzan

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko irailaren 23a

Gaur egun Lizartzan bizi den Xubane Uribarrena trintxerpearrari omenaldia egin zioten atzo lizartzarrek. Aurten Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu Donostiako Arraun Lagunak taldearekin.

Berez, herriko plazan egin behar zioten omenaldia, baina euria zela eta, zimiterioan egin zuten ekitaldia. Kepa Peñagarikano pilotari ohiak gidatu zuen, eta musika, dantza eta opariak izan ziren. Otsolar dantza taldeko haur eta gaztetxoek bi dantza egin zizkien eta eskolako ikasleek sortutako kantu bat abestu zioten. Horrez gain, Otsabio Kirol Elkarteak opari bat egin zion, eta amaieran, Xubanek argazkiak sinatu zituen herritarrentzat. Dozenaka herritar hurbildu ziren omenaldira eta Peñagarikanok eskerrak eman zizkion Uribarrenari, lizartzar guztien izenean; arraunlariak berak ere esker hitzak izan zituen herritarrentzat.

Erlazionatuak

«Eskerrik asko bihotzez»

Josu Artutxa Dorronsoro 2023 ira 23 Lizartza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!