Irati Zabalak ez du lortu finalera pasatzea

Ataria 2023ko ekainaren 20a

Pilotari lizartzarrak 22-18 galdu du Aldairekin batera, San Fermin Torneoko finalerdietan Zabaleta eta Gaminderen aurka.

Elizondon jokatu ziren larunbatean bi finalerdiak, eskuzko modalitatean.  Zabala Andrea Capellanen ordez aritu zen, eta Aldairekin batera estu hartu zituzten aurkariak. Zabaleta txapelketa handia egiten ari da eta Aldai txapeldunari irabaztea ez bada erraza ere, partidaren zama bere bizkarrean hartu zuen eta aurre egin diezaiokeen erronka handienetako bat aurrera atera zuen.

Beste finalerdian Arrizabalaga eta Oses bikoak 22-5 irabazi zioten Garai eta Galeano bikoteari.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!