Begiraleak behar dituzte Lizartzako udaleku irekietarako

Ataria 2023ko maiatzaren 15a

Interesdunek maiatzak 26a baino lehen aurkeztu beharko dute curriculuma udaletxean edo lizartza@lizartza.eus helbidera bidalita.

Udaleku irekiak egingo dituzte aurten Lizartzan, eta begirale bila dabiltza. Horretarako interesa dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Alde batetik, 18 urteak beteak izatea eta euskara egoki menderatzea eskatzen da. Bestetik, herrikoa izatea edota begirale titulua eta esperientzia izatea ere baloratuko dira.

Maiatzaren 26a baino eman ahalko da izena, eta horretarako curriculuma aurkeztu beharko da udaletxean edo lizartza@lizartza.eus helbidera bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!