Garikoitz Etxeberriak gose greba utzi du, Tinkok jakinarazi duenez

Ataria 2023ko apirilaren 25a

Tinko, errepresioaren aurkako eta amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, lizartzarrak eskatzen zituen eskakizunak bermatu dizkio Zaballako espetxe zuzendaritzak.

Apirilaren 19tik gose greban zegoen Garikoitz Etxeberria. Lizartzarrari elkartasuna azaltzeko, beste zazpi preso politikok ere gose greba hasi zuten, apirilaren 24an. Gaur jakinarazi dutenez, espetxe zuzendaritzak lizartzarrari «ziurtatu dio aste honetan edo hurrengoan modulu arrunt batean egongo dela eta ez duela ziega beste inorekin partekatu beharko». Tinkotik azaldu dutenez, «beste behin ere borrokak eta Garirekin batera mobilizatu diren presoen elkartasunak emaitzak eman ditu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!