Puska biltzen aritu dira Lizartzan

Leyre Carrasco 2023ko otsailaren 12a

Lizartzako inauterien azken eguna ari dira ospatzen gaurkoan. Ohitura jarraituz, meza nagusiaren ostean, herrian barrena dantzan aritu dira herritarrak, txistulariekin kalejiran.

Giro aparta izan dute inauterietako azken egunean Lizartzan, eta eguzkia aprobetxatuz, kalera irten dira dantzatzera. Ohitura jarraituz, meza nagusiaren ostean, puska biltzen aritu dira herritarrak, gurdi, mozorro eta txistulariekin kalejiran. Ondoren, Lizartzako Inauteri dantzak sortako 10 dantzak egin dituzte plazan.

14:00etan, berriz, Inauteri bazkariari ekin diote, plazan. Arratsaldean ere festak ez du etenik izango eta Maddalen Arzallus eta Harkaitz Allurren bertso emanaldiaren  ostean, zozketak eta luzea saria izango dute jokoan. Amaitzeko, 19;30etan ijitoa errez agurtuko dituzte aurtengo inauteriak plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!