Aldaregia eta Mendiburu izan dira txapeldunak

Leyre Carrasco 2023ko urtarrilaren 8a

Binakako Txapelketa Nagusiko emakumezkoen pilota partida jokatu dute goizean Lizartzan, eta Aldaregia eta Mendiburuk irabazi diote Zabala eta Arrietari, 19-22ko markagailuarekin.

Hasieran publiko gutxi bazegoen ere, berehala bete dira Aztinondo frontoieko harmailak. Herriko pilota eskolako haurrek eman diote hasiera jaialdiari, eta giro ederrean jokatu dituzte partidak. Ondoren, emakumezkoen txanda izan da. 

Lizartzarrek bazuten faboritoa, tartean Irati Zabala herritarra baitzegoen. Zabala lizartzarra Arrietarekin batera aritu da, Aldaregia-Mendibururen aurka. Lehen tantoak gorrienak izan badira ere, urdinak euren indarra atera dute eta azkar aurreratu zaizkie. Markagailua 17ra berdintzea lortu dute, baina lehia estu baten ondorioz, Aldaregiak eta Mendiburuk lortu dute garaipena, 19-22ko emaitzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!