Binakako Txapelketa Nagusiko emakumezkoen pilota partida, igandean

Ataria 2023ko urtarrilaren 3a

Irati Zabala herritarra (eskuinean) ariko da igandean.

Partida 12:00etan hasiko da eta Irati Zabala herritarra ariko da. Herriko pilota eskolako haurrek emango diote hasiera jaialdiari.

Igandean, hilak 8, 12:00etatik aurrera Binakako Txapelketa Nagusiko emakumezkoen partida ikusi ahal izango da Lizartzako pilotalekuan. Zabala lizartzarra Arrietarekin batera ariko da, Aldaregia-Mendibururen aurka. Jaialdia hasteko herriko pilota eskolako haurren erakustaldia egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!