Dagoeneko herritarrak buru-belarri jarrita daude egun hori ahalik eta egokien antolatzeko, baita Lizartzako herri eskola ere. Honetarako, ikasleak eta beste eskola txikiak girotzen saiatuko direla azaldu dute antolatzaileek, eta jai egun polit bat antolatzeko eta ospatzeko elkarlana ezinbestekoa izango dela azpimarratu dute: «Esan bezala, festa antolaketa beharrezkoa duen bezala, badu berea duen ezaugarri bat ere. Eskola txikiak elkartu baina, aldi berean, herri bakoitzari bere nortasuna ematen diona, eta hori logoa da».
1996an Lizartzan ospatu zen Eskola Txikiaren Festarako sortu zuen Josu Garmendia herritarrak logoa. Aurten, ordea, logoa berritzea erabaki dute, eta horren ardura hartu du Amets Esnaola herritarrak.
Jaia antolatzeko eta ekainaren 11 egun borobila izan dadin, lantalde ezberdinak lanean hasiak dira dagoeneko. «Guztia koordinatu daitezen, berriz, talde eragile bat dago, non lantalde ezberdinetako buruek ez ezik, eskolak ere parte hartzen duen», azaldu du Joxean Arrue guraso eta antolatzaileak.