Gabonetarako jarduera ezberdinak antolatu dituzte Lizartzan

Ataria 2022ko abenduaren 27a

Datozen egunetarako aisialdirako egitaraua prestatu dute Lizartzan. Izotz jauregira joateko izena eman beharko da aurrez.

Gabonetan oporretan aisiaz gozatzeko, honako egitaraua prestatu dute Lizartzan:

  • Abenduak 27, 10:30ean, esku lanak 7 urtez beherakoentzat, kulturgunean.
  • Abenduak 29, 11:00etan, truke azoka, plazan.
  • Abenduak 30, 19:00etan, pintxo pote marokoarra eta henna tatuaiak.
  • Urtarrilak 2, 10:30ean, izotz parkera irteera.
  • Urtarrilak 3, 17:00etan, gaileta tailerra, ostatuan.
  • Urtarrilak 4, 16:00etan, marrazki lehiaketa, ostatuan.

Izotza jauregira joateko izena eman beharko da udalalizartza@gmial.com helbidean edota 649 497 393 zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!