Gau Beltza ospatzeko asmotan dira aurten ere Lizartzan. Etxean, familia giroan, Gau Beltzerako eskulanak egin eta igandean jasoko dituzte, astelehenean herriko kaleak apaintzeko. Igandean, beraz, 19:30etik 20:00ak bitarte jasoko dituzte eskulanak plazan.
Bestalde, eskola aurrean eta ostatu atarian astelehenerako bokatak eskatzeko zerrenda jarriko da, astelehen gauean denek elkarrekin afaltzeko.