Irati Zabalak ezin izan du aurrera egin Hiru Hiriburuak Pilota Txapelketan

Ataria 2022ko urriaren 3a

Atzelari lizartzarrak eta Olatz Beitiak 5-22 galdu zuten Madalen Etxegarai eta Uxue Oses bikoaren aurka.

Hiru Hiriburuak Txapelketari hasiera eman zioten atzo Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Pilota mistoarekin eta elite mailan parte hartu zuen Zabalak. Lizartzarrak eta Beitia bere aurrelariak ezin izan zioten aurre egin aurkariei, eta alde handiz galdu zuten. Irabazleek txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!