258 pertsonek elkartasuna adierazteaz gain, Lizartzako parajeez gozatu dute

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko irailaren 24a

Nahiz eta euria egin, Lizartzako Mendiz Mendi Etxera mendi ibilaldian 210 pertsonek parte hartu dute. Ibilbide ezberdinak zituzten aukeran parte hartzaileek, eta bakoitzak egokien ikusi duen ibilbidea osatu du. Bakarrik, bikotean, lagun artean edota familian ezagutu eta gozatu dituzte Lizartzak inguruan dituen parajeak.

Kirola ez da bakarrik izan, ordea, gaurko egitekoa. 350 pertsona elkartu dira bazkaltzeko pilotalekuan. Goizean goizetik aritu dira bazkaltiar guztiei eskaintzeko otordua prestatzen. Gainera, mendizaleek, iritsi ahala salda beroa ere zain zuten helmugan. 

Guztiaz gain, funtsean, Lizartzako Mendiz Mendi Etxera ibilaldiak badu helburu jakin bat antolatzaileen esanetan: "Lizartzarrak diren baina preso dauden herritar eta haien senideei elkartasuna adieraztea".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!