Irati Zabala lizartzarrak Hiru Hiriburuak Pilota Txapelketa jokatuko du

Ataria 2022ko irailaren 20a

Zabala, eskuinean, Emakumea Masters Cup txapelketan.

Elite mailan Beitiarekin osatuko du bikotea Zabalak. Urriaren 2an jokatuko dira final-laurdenak, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. 

60 pilotari ariko dira lehian Hiru Hiriburuak Txapelketan, lau mailatan banatuta. Elite mailan zazpi bikote ariko dira, eta Irati Zabala izango da protagonistetako bat. Lizartzarrak Beitia izango du aurrelari. Beste sei bikoteak ondorengoak izango dira: Arrizabalaga-Capellan, Arraiza-Gaminde, Barrokal-Bergara, Aldai-Mendizabal eta Etxegarai-Oses.

Txapelketa Gasteizen hasiko da urriaren 2an, eta ETB-1ek zuzenean emango ditu final-laurdenak. Finalerdiak astebete beranduago jokatuko dira, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Finala, azkenik, Donostiako Atano III.a frontoian jokatuko da urriaren 16an. Jaialdia euskal telebistak zuzenean emango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!