Lizartzako jaiak 2022

Azken egunean ere, dantzan

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko irailaren 11

Festen azken egunean, dantza saioak izan dira protagonista Lizartzako plazan. Herritarrek dantza-soka egin dute, eta ondoren, Otsolar dantza taldearen emanaldia izan da.

Lizartzako zenbait herritarrek, dantza saio dotorea egin dute herriko plazan. Axeri-dantza. desafioa, fandangoa, arin-arina, agurra eta kalejira dantzatu dituzte, besteak beste. Helduen ondoren, Otsolar dantza taldeko gaztetxoen txanda izan da. Beraz, jaien azken egunean ere, dantzan aritu dira lizartzarrak. Aurrez, txistularien diana izan da herrian zehar eta herriko haurrek pilota partidak jokatu dituzte frontoian. 

Ikusi hemen ondorengo orduetarako egitaraua:

  • 16:00. Mus txapelketa herrikoia plazan. Izen ematea doan. 1. saria: urdaiazpikoa, bi gazta eta bi ardo botila. 2. saria: bi gazta eta bi ardo botila.
  • 19:00. Kontzertua: Neomak.

Erlazionatuak

Lizartzako herritarren dantza-soka

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 ira 11 Lizartza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!