Lizartzako jaiak 2022

Erraldoi txiki handiak

Imanol Garcia Landa 2022ko irailaren 10a

Herriko dultzaineroek eta erraldoi zein buruhandiek giroa alaitu dute gaur eguerdian.

Erraldoiak tamainaz ez ziren handiak, baina handia izan da herriko haurrek erakutsi duten gogoa, beraiek egiten lagundu eta kaleetan zehar mugitzeko. Haurrek ere festetan barrutik parte hartzeko aukera dutela erakutsi dute, ez bakarrik erraldoiak miresteko, baita erraldoi bihurtzeko ere.

Gaur eta bihar festa giroan izango dira Lizartzan. Gaurko egitarauak horrela jarraituko du:

  • 17:30. Zezen txikiak eta poneyak Lopene ganadutegiaren eskutik.
  • 19:30. Erromeria: Fan&Go.
  • 21:00. Herri afaria plazan, parrillada.
  • 00:00. Zezen suzkoa.
  • 00:00. Erromeria: Fan&Go.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!