Lizartzako jaiak 2022

Bero sargoriarentzat, irtenbide onena

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko irailaren 8a

Iluntzean hasiko dituzte festak Lizartzan, baina txupinazoaren aurretik, bada zertaz gozatu bertan. Bero handia egiten ari da gaur eskualdean, eta eguraldi iragarpenaz jakitun, ur jolasak egin dituzte lizartzarrek. Haur eta gaztetxoek ederki pasa dute.

Ondorengoa da datozen orduetarako prestatuta duten egitaraua:

  • 19:00. Herriko bi kuadrillen arteko kirol apustua.
  • 21:00. Txupinazoa.
  • 21:30. Herri afaria. Zuk jana, guk txotx!
  • 22:30. Irrintzi txapelketa herrikoia.
  • 23:00. Zezen suzkoa.
  • 00:00. Erromeria: Bide Batez.

Erlazionatuak

Urez freskatu dira Lizartzako haurrak

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 ira 08 Lizartza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!