Ostiralean inauguratuko dute Lizartzako Ostatua

Ataria 2022ko abuztuaren 31

Pasa den ostiralean zabaldu zituzten ostatuko ateak, baina inaugurazio ekitaldia ostiral honetan egingo dute, 19:30ean.

Orexako Ostatuko sukaldea utzi eta Lizartzako Ostatua kudeatzeko ardura hartu berri du Miren Marketek. Pasa den ostiralean zabaldu zituzten ostatuko ateak eta inaugurazio ofiziala hilaren 2an, ostiral honetan, egingo dute, 19:30etik aurrera. Aurrez, galdetegi bat zabaldu diete herritarrei, Lizartzako Ostatua "lizartzar guztien etxea" izatea nahi duelako Marketek, eta horrela, "bertan eskainiko den zerbitzua, ahal den heinean herritarren gustukoa izatea" espero duelako. Ostatua guztiz berritu dute, langileen eta bezeroen erosotasuna bermatu asmoz, beraz, probatu ez duenak festetan ere aukera izango du ostatu berria ezagutzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!