Lizartzako jaiak 2022

Helduen bazkari eta parrillada afarirako txartelak salgai jarri dituzte

Ataria 2022ko abuztuaren 30a

Lizartzako festetan egingo diren bi otorduetarako txartelak Lizar dendan, ostatuan eta udaletxean eskuratu daitezke.

Prest dute egitaraua lizartzarrek festarako. Irailaren 8an, ostegunean, helduen bazkaria egingo dute ostatuan, 10 euroren truke, eta irailaren 10ean, larunbatean, afari herrikoia egingo dute plazan, parrillada eginez, 25 euroren truke. Txartelak aurrez hartu beharko dira Lizar dendan, ostatuan edota udaletxean.

Helduen bazkarirako honakoa menua zehaztu dute: bakailaoaz beteriko piperrak, arrain zopa, masailak saltsan letxugarekin, postrea, kafea eta kopa bat (belar likorea edo patxarana). Eta herri afarirako ere prest dute menua: tomate entsalada, arrain budina, sardinak parrilan, txekor saiheskia parrilan letxugarekin, limoi sorbetea, postrea eta kafea.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!