Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia ospatu zuten atzo Errezilen, eta lizartzarrak ere bertan izan ziren. Goizean egindako ekitaldian, errezildarren eskutik jaso zuten lekukoa. 2023ko ekainaren 11n beraz, Eskola Txikien Jaia hartuko du Lizartzak, hain justu, Lizartzako herri eskolak.