Otsabio eguna ospatu dute Lizartzan

Ataria 2022ko maiatzaren 28a

Goltzurko zelaian egun guztiko festa egin dute lizartzarrek; goizean jolasak eta arratsaldean mus eta toka txapelketak izan dituzte.

Otsabio egunerako prest zuten guztia Lizartzan. Herrian bertan geratu ordez, Goltzurko zelaira igo dira, oinez zein bizikletaz, horretarako prestatutako ibilbideak eginez. Oinezkoentzat, esaterako, bi ibilbide zituzten prestatuta, bata 3,4 kilometrokoa eta bestea 13 kilometrokoa. Eguerdian, mendian bertan haur eta gazteentzako jolasak izan dituzte, herriko begiraleen eskutik, eta jarraian, bazkaltzeko tartea hartu dute. Bazkalostean, mus eta toka txapelketak izan dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!