Lizartzako udaleku irekietan izena emateko epea irekita

Tolosaldeko Ataria 2022ko mai. 26a, 11:10

Bihar amaituko da udalekuetan zein ekintza berezietan izena emateko epea.

Prest dituzte Lizartzan uztaileko egunetan egiteko udalekuak. 2019-2012 artean jaiotakoek izango dute zerbitzuaz gozatzeko aukera. Uztailaren 1etik 29ra izango da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Zaintza zerbitzua ere eskaini dute, 09:00etatik 10:00etara.

Lizartzan erroldatuta daudenek, zaintza zerbitzuarekin 75 euro ordaindu beharko dituzte eta zaintza gabe 65. Lizartzan erroldatuta ez daudenek, berriz, zaintza zerbitzuarekin 90 euro, eta zaintza zerbitzu gabe 80.

Horrez gain, 2011 eta 2006 urte bitartean jaiotakoentzat ekintza bereziak antolatu dituzte uztaileko ostiraletarako, 16:00etatik 20:00etara. Eta uztailaren 13tik 15era, Larraulgo aterpetxean pasako dituzte egunak, elkarbizitza landuz. Izena ematea, kasu honetan ere, bihar amaituko da.

Ekintza bereziak 

  • Uztailak 1
    • Gazte batzarra: elkarbizitzaren prestaketa eta scape street.
  • Uztailak 8
    • Gazte batzarra: elkarbizitzaren prestaketa eta my got!.
  • Uztailak 13-15
    • Larraulgo aterpetxean ekintza ezberdinak: gaubelak, jolasak... Kuota: 30 euro.
  • Uztailak 22
    • Gazte batzarra: ikasturteko plangintza, azken eguneko plangintza eta Whastapp olinpiadak.
  • Uztailak 29
    • Eguneko irteera. (Kuota zehazteke).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!