Kultur aniztasuna, pintxo bidez

Ataria 2022ko maiatzaren 24a

Lizartzan bizi diren kultura ezberdinetako herritarrek beraien herrialdeko pintxoak jarri zituzten dastatzeko pasa den larunbatean; "arrakasta" izan zuen egitasmoak.

Kultur aniztasunaren nazioarteko eguna aprobetxatuz, pintxo tour bat egin zuten larunbatean Lizartzako plazan. Lizartzan bizi diren beste kulturetako pertsonen tradizioak bertako herritarrei hurbiltzeko asmoarekin antolatu dute. Iñaki Azpiroz alkateak esan duenez, "giro ederra" izan zuten goizean zehar, "arrakasta izan zuen, izan ere jaki guztiak amaitu ziren". Mexiko, Kuba, Ekuatore Ginea, Thailandia, Honduras, Sahara eta Euskal herriko pintxoak dastatzeko aukera izan zen.

Bestalde, igandean, Nerea Mendizabal eta Pituxaren eskutik Gatazka, ataska edo aska? ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek. Areto bete jende bildu zen udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!